basque

Alternative libertaire (Alternatiba libertarioa) : nortzuk gara ?




Frantzian 1991an sortutako frantses erakunde komunista libertarioa da.

Komunismo libertarioaren eta autoritarismoaren kontrako langileen mugimenduaren jarraipenean Lehenengo Internazionalean ezarritako ildoari jarraituz. Hau da ; gizarte klaseen eta kapitalismoaren aurkako helburu iraultzaile eta autogestionarioarekin menperatutako taldeen zuzeneko ekintzan oinarritutako politikaren alde.

Beren garaiko testuinguru politikoan kezka hori bera izan zuten iraultzaileen esperientzia aldarrikatzen dugu.
 Bakunin eta Lehenengo Internazionaleko bere jarraitzaileena.
 1914 aurretik, Frantziako CGTko sindikalista irautzaileena.
 Makhnovstchina eta erbesteko anarkista errusiaren erakundearen plataformarena.
 Anarkosindikalisma espainiarrarena, 1 936ko iraultza sozialaren esperientzia eta batez ere « Amis de Durruti » « Durrutiren lagunak » taldearen ekintzarena.
 Frantziako Komunismo Libertarioaren Federazioarena (FCL) eta 1 954 ko Georges Fontenisen manifestu komunista libertarioarena.
 Frantziako langile komunista libertarioaren batasunarena (UTCL) Daniel Guerinen lanek eta 1 986ko proiektu komunista libertarioa.

Maila desberdinetan, nahiz eta bere hutsegite eta muga saihestezinak izan, esperientza hauek, gaur egungo mugimendu komunista libertarioaren prestaketan oso etapa garrantzitsuak izan dira.

Gaur egun, Alternatiba libertarioak bi frontetako politika garatzen du :
 Gizarte mugimenduen fronte bat antolatze ; « kaleko ezkerrari » « Gobernuko ezkerraren » kontrako izaera politikoa emateko.
 Gizarte mugimenduen ekintzak elikatzen dituen eta ekintzetatik elikatzen den korronte komunista libertarioa eratzea.

ALko militanteek gogotsu parte hartzen dute enpresetako borroketan eta CGTn sindikalgintzak edo Union Sindical Solidaires-en (batzuetan Frantziako CNTn) langabeziaren aurka, etxebizitza eskubidearen alde, ekologiaren alde eta patriarkalismoaren aurkako borrokan.

Alternatiba libertarioa, borroka horiek, gaur egungo gizartean lotzen saiatzen da, kapitalismoarekin eta estatuarekin hausteko perspektibarekin.

 
☰ Accès rapide
Retour en haut